← Berri guztiak ikusi
Tolosaldea | Gabonak

Gabonak Tolosaldean

Gehiago irakurri


Gozatu gabonez Tolosaldean, esan agur urte zaharrari Gipuzkoaren bihotzean.

Euskal Herrian, mahai inguruan ospatu ohi dira gabonak, baita Tolosaldean ere. Baina jan edanaz gain, ipuin eta kondairen garaia ere bada. Olentzero eta Mari Domingiren magiak zipriztintzen duena eta gabon gaueko uraren berritzeko indarrak biziberritzen duena.



EGUN BEREZIAK


Abenduaren 24a. Gabon gaua
Jantzi tradizionalak soinean, etxez-etxe lagun taldeak eta batez ere haurrak ikusiko dituzue gabon kantak abesten. Oro har, jendea afaltzeko biltzen da eta  Tolosaldeko herri askotan, arratsaldearen amaieran, Olentzero etortzen da.

Abenduaren 25a. Eguberri eguna
Eguna Olentzerok utzitako oparien ilusioarekin hasten da eta bazkaltzeko biltzen gara.

Abenduaren 31. Urtezahar gaua
Afaltzeko elkartu eta urte berriari hasiera emateko 12 mahats jan ohi dira, hamabietako kanpai-hotsekin batera.

Urtarrilaren 1a. Urte berria
Euskaldun askok urtea mendian hasteko ohitura dugu, Uzturre, Txindoki, Hernio… eta eguerdian bazkaria.

Urtarrilaren 5a, Errege bezpera

Udalerri askotan, Erregeen kabalgata egiten da.

Urtarrilaren 6a. Errege Eguna
Opariak ireki eta ohiko erregetako roskoia jaten da.



Oolentzero Basoa gauez gabonak tolosaldean
Oolentzero Basoa gauez gabonak tolosaldean
Orexa eliza
Orexa eliza
Gabonak Tolosaldean
Gabonak Tolosaldean


Zein da Olentzero?

Herrialde gehienek dute pertsonaia mitologikoren bat Gabonak zoriontzeko eta Urte Berria iragartzeko. Papa Noël, Santa Claus, Errege Magoak eta San Nikolas, beste askoren artean.

Olentzerok, jatorriz, harreman zuzena du suarekin. Neguko solstizioko pertsonaia da. Olentzero ikazkina da. Zaharra erretzen duen sua, indarberritzearen irudikapena.

Batzuek diote Olentzero haurra zela basoan utzi zutela eta Amalurrek hartu zuela.

Beste batzuek diotenez, azken jentila da (tamaina eta indar handiko gizon gisa irudikatzen den euskal mitologiako pertsonaia), Kixmi (Jesus) jaiotzean, mendietatik albistea ematera jaitsi zen jentila.

Gabonak Tolosaldean
Gabonak Tolosaldean



Gabonak Tolosaldean
Gabonak Tolosaldean
Herri kirolak / Deporte rural
Herri kirolak / Deporte rural
Gure Zirkua
Gure Zirkua


Gabonetako ekitaldi bereziak

Bestelako ekintzak



Non eta zer jan gabonetan?

Egun bereziak gure jatetxeetan

Tolosaldeak abenduaren 24ko eta 31ko afariak etxean egiteko ohiturari eusten dio, eta jatetxe gehienak itxita egongo dira egun horietan, baita abenduak 25 eta urtarrilaren 1eko bazkarietan.

Baina beste egun berezietan, badira zuentzat otordu goxoak prestatuko dituztenak eta baita postrerako gutixiak salduko dizkizuetenak ere.

Bailara Jatetxea
Bailara Jatetxea



Abenduak 24

Abenduak 25

Abenduak 31

Urtarilak 1

Urtarrilak 6



Non erosi errege roskoi eta artisau turroiak?

Abenduak 25 eta Urtarrilak 1 itxita egongo dira, Urtarrilak 6 goizez irekita.

rosco reyes rafa gorrotxategi
rosco reyes rafa gorrotxategi



Erosketak Tolosaldean

Gabonetako opariak, kutixiak eta behar duzun guztia aurkituko duzu gurean.

Gabonetako mahaia ere Tolosaldeko produktuez jantzi nahi duzu?

Informazio gehiago >>

IKUSI BIDEOA
Tolosako azoka Idiazabal gazta
Tolosako azoka Idiazabal gazta



Artículos relacionados