Eskualdea
Euskadiren bihotza
Tolosaldea Gipuzkoako eskualde bat da, landa-eremua batez ere, eta bere sustraiak eta benetakotasuna mantentzen ditu. Naturaren lasaitasunaz, gastronomiaren kalitateaz eta kulturaren aberastasunaz gozatzeko lekua.
+47.000
biztanle
28
udalerri
332
km2-ko eremua
Non dago Tolosaldea?
Tolosaldea ia Euskal Herriaren erdialdean dago, euskal hiriburu gehienen erdibidean.
N-1 errepidetik du sarbidea, eta bost aireportu ditu ordubete baino gutxiagora. Trenez eta autobusez ere irits daiteke.
28 herrik
osatutako landa paradisua
Biztanle gutxien dituen Gipuzkoako eskualdea izan arren, udalerri gehien dituena da: 28. Gehienak herri txikiak dira, mendiz inguratuak, eta gehienak nekazaritza eta abeltzaintza jardueretan aritzen dira. Ingurune atsegina lasaitasunaz gozatzeko.
Herriak ikusiTolosa,
hiriburua
Tolosa eskualdeko ekonomia, merkataritza, gizarte eta kultura gunea da. Historia eta ondare eta kultura aberastasun handiko herria da.
Tolosa bisitatuNatura, gastronomia eta kultura aberastasuna eta aniztasuna
Tolosaldean natura, gastronomia eta kultura dira nagusi, eta asko dago ikusteko eta ibiltzeko, asko dastatzeko, eta asko bizitzeko eta gozatzeko. Eta sustrai guztiek lurrean dute jatorria. Gure lurra, den bezalakoa.