← Berri guztiak ikusi
Abaltzisketa · Alkiza · Altzo · Asteasu · Orexa · Tolosa | Antolatu · Umeekin

Ezagutu Tolosaldea Umeekin

Gehiago irakurri


Hainbat plan proposatzen dizkizugu haurrekin egiteko, egokitutako zerbitzuekin bisita ahalik eta erosoena izan daiten.

Zer egin


Osatu plana Abaltzisketan! Ibilbide egokitua, parkeak…



Larraitz Abaltzisketa. Niño en el paseo Accesible. Aralar
Larraitz Abaltzisketa. Niño en el paseo Accesible. Aralar
Larraitz umeentzako parkea / Parque para niños en Larraitz Aralar
Larraitz umeentzako parkea / Parque para niños en Larraitz Aralar
Albaltzizketa
Albaltzizketa


TOPIC Tolosa. Familia en el museo de los títeres.
TOPIC Tolosa. Familia en el museo de los títeres.

TOPIC

Irudimena, artea eta ipuinak, txontxongiloen etxeko liburutegi handian gordetzen diren ipuinak, Topic. Jolasteko eta deskubritzeko mundu magikoa.

ikusi gehiago



Txokolate museoa

Eskuak txokolatez zikintzeak, etxetxo bat edo txokolatezko bibote bat egiteak edozeini irribarrea marrazten dio. Rafa Gorrotxategi maisu txokolategileak bere museoko ateak irekitzen ditu.

ikusi gehiago
Rafa Gorrotxategi Museoa zer egin tolosan
Rafa Gorrotxategi Museoa zer egin tolosan



Non lo egin


Hotel Bide bide non lo egin Tolosa
Hotel Bide bide non lo egin Tolosa

Txikienei ongietorria egiten dieten ostatuak, zerbitzu guztiekin. Nekazalturismoak eta apartamentuak landa-ingurunean, jolas librerako espazioarekin eta estresarengandik urrun.

Asteasuko Saskarate eta Lizolagoiena, eta Alkizako Lete apartamentuak.

Eta hiri-hotel bat Tolosako erdigunean, zerbitzu guztietatik gertu.




Non jan


Malgutasuna menuetan, tronak eta jolaserako espazioak.

Landa-inguruneko jatetxeak, hala nola Orexako eta Altzoko ostatuak, Larraitz Gain eta Asteasuko Iturri-ondo jatetxeak.Bi jatetxe ere Tolosan, eskaintza handiarekin, Bide-bide jatetxea eta Botarri.

Larraitz gain non jan
Larraitz gain non jan



Haurrekin egiteko mendi ibilbide tematikoak


Altzoko handiaren ibilbidea

Altzoko handiaren tematikan eginiko ibilbidea da, erraldoiaren marka eta eskulturekin. Erraldoiaren jaioterria ezagutu nahi?

Muskerraren bidea

Ibilbide ederra, bidean Bernardo Atxagaren istorioen informazioarekin. Naturaz eta literaturaz gozatzeko aukera ezinhobea.

Askantxoko saguzarren ibilbidea

Ibilbide motza da, familian egiteko aproposa. Bidean zehar saguzarrentzako babes-kaxak daude. Saiatu zaitez aurkitzen!



Altzoko handia eskultura
Altzoko handia eskultura
Muskerraren Bidea Asteasu Elizemendi
Muskerraren Bidea Asteasu Elizemendi
Askantxoko saguxarrak
Askantxoko saguxarrak


Artículos relacionados