Tolosako festa handia da. Inauteri urbanoa, Euskal Herriko inauteriarik ezagunenetako bat.
Festa honek, mozorroez gain, euskal jaietako osagai guztiak biltzen ditu: koadrilak, danborradak, txarangak, zezenak, gastronomia, desfileak…
Tolosako inauterietara bizitzan behin pertsona oroko etorri behar lukeela esaten da. Bisita saihestezina da Euskadira egindako bidaia batean.
Ez duzu oso mozorro landua behar, inauteriak jarrera bat dira Tolosan, etxean edo maletan duzun edozer mozorro bihur daiteke.
OHARRA: Tolosan igandean, astelehenean eta asteartean bakarrik mozorrotzen da (ostiral eta larunbatean ez da inor mozorrotzen).
Noiz etorri Tolosara?
Egunaren arabera, aurkituko duzun giroa oso desberdina da. Tolosako inauteriak baditu zenbait ezaugarri, kontuan hartu beharrekoak.
Egun bakoitzaren berezitasunak azalduko dizkizugu, zure bisitarako eguna ondo aukeratu ahal izan dezazun.
Ostegun gizena
Egunik azpimarragarrienetako bat da. Hamaiketakoa egin ondoren, tolosarrak udaletxeko plazara hurbiltzen dira, txupinazoaz festa giroan gozatzeko.
Txarangen musika eta Kabi-alai konpartsaren desfilea hasten dira bertan. Arratsaldea zezenez gozatzeko izaten da askorentzat.
Txilaba jantzi eta txistorra pintxoak jatea da ohikoena.
Tolosako inauterietara ostegun gizenean baldin bazatoz, ezinbesteko uniformea da txilaba.
Non erosi txilaba bat?
Zaldunita bezpera
Haurrak protagonista diren eguna da. Erraldoi eta buruhandiak, Udaberri taldearen desfilea euskal inauterien inguruan, haurren eta helduen danborrada, txarangak…
Zaldunita
Mozorroen lehen eguna!
Goizeko 8:000etan diana hasten da, kalejira pijaman txarangaren atzetik. Eta goizean (11: 00etatik aurrera) karroza eta milaka mozorroren desfilea.
Arratsaldeko hitzordua zeze plazan izaten da eta harmailetan giro aparta egoten da.
Astelenita
Mozorroen bigarren eguna! Sokamuturra Plaza Berrian eta goizean (11: 00etatik aurrera) karrozen eta milaka mozorroren desfilea.
Astelehenean, igandean eta asteartean baino karroza gutxiago izaten dira, haur taldeen eguna izan ohi da.
Asteartita
Inauterietako azken mozorro-eguna!
Goizeko 6:00etako alboradan hasi eta 08:00etako pattarraren zezena. Egun osoan zehar karrozak ikus daitezke Tolosako kaleetan zehar.
Iturria: Tolosa Turismoa, Udaberri dantza taldea.
Garraio publikoak
Tren ordutegi bereziak
RENFEk zerbitzu berezia eskeiniko du inauterietan, bai egunez eta bai gauez, Zaldunitan, Astelenitan eta Asteartitan.
Bus zerbitzuen aldaketak
Rondilla, San Frantzisko eta Zezen Plazako geltokiak zerbitzuz kanpo geratuko dira, ondorioz, bus zerbitzuen ibilbidea aldatuz. Horrez gain, Tolosaldeko hainbat herrietara gauean bueltatzeko zerbitzu bereziak izango dira.