
APIRILAREN 5ETIK AURRERA ZABALIK
Museoan Koldobika Jauregiren lanak daude basoan, pagoen, haritzen, lizarren, gaztainondoen eta urkien artean. Erakusketa iraunkorrean, aire zabalean, formatu handiko 30 eskultura aurkitzen ditugu, euskal marmoletan eginak.
Ur marak bisita gidatuak eskaintzen ditu museoan zehar hainbat motatako taldeentzat, ikastetxeetatik euskal kulturan, artean eta naturan interesa duten taldeetara (10 lagun gutxienez, gehienez 20).
Bisita gidatuez gain, Ur maran hainbat tailer, kontzertu eta kultur ekitaldi antolatzen dira. Dendan Koldobika Jauregi eta Elena Cajaravilleren lanak daude salgai: eskulturak, obra grafikoa, bitxigintza, azken urteetan argitaratutako lanen kopiak…
Sarrera 5€ (aurrez hitzartu behar da), urmara.alkiza@gmail.com -era idatzitza.
Harremanetarako datuak
Nola iritsiAzaldegi Bailara, 18. 20494 Alkiza
Batez besteko iraupena02:00
HizkuntzakGaztelera, euskera, ingelesa eta frantsesa
NoizUrte guztian zehar aurrez hitzartuta.
PrezioaSarrera 5€
Telefonoa+34 urm ara .al
Webgunea