Bidania-Goiatz | Bisita gidatua · Dastaketa

Urdapilleta

← Itzuli esperientzia guztien zerrendara
Urdapilleta Euskal Txerria Elola Azpikoa caserio


Pello Urdapilleta, bere Elola baserrian, Euskal Txerri autoktonoa berreskuratzeko lanean ari da. 400 Euskal Txerri buru baino gehiago ditu, aske bizi direnak eta modu naturalean elikatzen direnak, pago eta haritz ezkurrez, gaztainez, hurritzez eta belarrez. Nekazaritza jasangarriaren adibide bikaina da.

Behin txerria sakrifikatuta, modu tradizionalean egiten dituzte produktuak, inolako kontserbatzaile kimiko edo koloratzailerik gabe: urdaiazpikoa, pankartatxoa, solomoa, txorizoa, txistorra, patea…

Bi bisita gidatu dastaketarekin

Inguru paregabean dagoen ustiategia bisitatu, eta, amaitzeko, bertako produktuen zaporeaz gozatu baserri ederreko txokoan.

• Bisita hestebete hotzen dastaketarekin: txorizoa, saltxitxoia, solomoa eta urdaiazpikoa; ogia, ura, txakolina, ardoa edo sagardoa. Prezioa pertsonako: 48,8 €.

• Bisita hestebete hotzen dastaketarekin – txorizoa, saltxitxoia, solomoa eta urdaiazpikoa – eta momentuan prestatuak – txistorra eta saltxitxa –; ogia, ura, txakolina, ardoa edo sagardoa. Prezioa pertsonako: 61 €.




Harremanetarako datuak

Nola iritsiCaserío Elola Azpikoa, Bidania-Goiatz

Batez besteko iraupena02:30

HizkuntzakGaztelania eta euskera

NoizUrte guztian zehar

Prezioa48€-61€ (produktu dastaketarekin)

Telefonoa+34 943 681 006

Webgunea
Urdapilleta euskal txerria
Urdapilleta euskal txerria
Urdapilleta Euskal Txerria Elola Azpikoa caserio
Urdapilleta Euskal Txerria Elola Azpikoa baserria
pate euskal txerri urdapilleta
pate euskal txerria urdapilleta