Tolosa | Bisita gidatua · Dastaketa · Museoa · Tailerra
Rafa Gorrotxategi Txokolatearen museoa
← Itzuli esperientzia guztien zerrendara
![Rafa Gorrotxategi](https://www.tolosaldea.eus/wp-content/uploads/2024/12/DSC_7440.jpg)
Rafa Gorrotxategik, artisau maisu ezagunak, bere Txokolatearen Museoko ateak irekiko dizkizu Txokolatearen historia eta Euskal Herriarekin mendeetan izan duen harreman estua ezagutzeko.
Jose Mari Gorrotxategik XVIII. mendeko gozotegi batean sortu zuen, 80ko hamarkadan, bost mendeko zeramika, gozogintza eta txokolatearen historia jasotzen zuen lehen museoa. Gaur Rafak hartuko du lekukoa formatu berri bat ezartzen duen espazio berri baten barruan. Zaporea arnasten duen eta erdibana dakien museoa.
Lau aukera dituzu esperientzia hau egiteko:
• Bisita libre QR kodearekin: 4€ (2€ 6-14 urte bitarteko haurrak).
• Bisita gidatua: Rafa edo Armintz Gorrotxategirekin.
Prezioa: 10€ / 6-14 urteko haurrak 6€
• Txokolategile tailerra. Oso aproposa batez ere haurrentzat. Museora bisita gidatua egin ondoren, txokolategile bihurtu ahal izango zara, zure eskuak erabiliz.
Prezioa: 20€ / pertsonako. 6-14 urteko haurrak, 15€
• Bisita gidatua eta dastaketa: Dastaketa kakao eta txokolate mundua hobeto ezagutzeko, bisita gidatu batekin bukatuz.
Prezio: 20€ / 6-14 urteko haurrak, 15€
Harremanetarako datuak
Nola iritsiPolígono Usabal 14, Tolosa
Batez besteko iraupena01:30
HizkuntzakGaztelera eta euskera
Taldearen gutxienekoa6 pertsona
NoizUrte guztian zehar aurrez hitzartuta
Prezioa4€
Telefonoa+34 943 890 306
Webgunea