Andre Maria parrokia, euskal estilo gotikoan eraikia eta 1.630 m2-ko azalera duena, Gipuzkoako bigarren elizarik handiena da. Pilare multzoa altuera bereko hiru nabek osatzen dute, eta bakoitzak gurutze-ganga faltsu bat du.
Ibilbidean zehar, ezagutu eraikuntza prozesu luzea eta estiloen nahasketa; ezagutu ezkutatzen duen historia eta nola biziraun zuen hainbat sutetatik; igo barraskilo eskaileretatik jatorrizko gangetara eta egurrezko sabaira; edo ezagutu ondare artistiko baliotsu bat, berriki zaharberritu diren Eugenio Azkue pintore gipuzkoarraren horma-irudiak.
Harremanetarako datuak
Nola iritsiPlaza Zaharra 10, Tolosa
Batez besteko iraupena01:15
HizkuntzakGaztelera, euskera, ingelesa eta frantsesa
NoizUrte guztian zehar: larunbatetan 12:30etan
PrezioaTarifa orokorra: 4€. Tarifa murriztua: 2€ (erretirodunak, 4-16 urte bitarteko haurrak, langabeak, Nekatur eta Basquecard txartela dutenak, 15 pertsona baino gehiagoko taldeak). Doan: 4 urtetik beherako haurrak
Telefonoa+34 943 697 413