
Larraulgo Ekomuseoak euskal landa-ingurunearen azken hamarkadetako eraldaketa interpretatzeko aukera ematen du. Museoko pieza gehienek nekazaritzari buruzko kontakizunak erakusten dizkigute (laiak, goldeak, gurdiak, erremintak, kazolak…).
Web gunetik erreserbatu daiteke sarrera eta pasahitz batekin zure kasara bisita dezakezu Museoa.
Baina badira erlijioaz, merkataritzaz, kirolaz, gerraz, festaz eta emigrazioaz hitz egiten diguten piezak ere. Larraulgo Ekomuseoak landa-inguruneari eta bertako kultura-ondareei balioa emateko balio du zuzenean.
Museoaz gain, bisita gidatua San Esteban elizan sartzen da, non XVI. mendeko grisailak ezkutatzen dira bere barnean, Gipuzkoan dauden bakarrak.
Harremanetarako datuak
Nola iritsiSan Esteban plaza, 20159 Larraul
Batez besteko iraupena01:00
HizkuntzakGaztelera, euskera eta ingelesa
NoizUrte guztian zehar
Prezioa4€ (murriztua 2€)
Telefonoa+34 634 289 327
Informazio gehiago