1977.urtetik ospatzen da Nazioarteko Museoen eguna. Egun berezia Museoen inguruan ibili hoi den jendearentzat eta baita, museoak maite dituen herritar ororentzat.
Museoen Nazioarteko Egunaren helburua, museoak kultura-trukerako, kulturak aberasteko eta herrien arteko elkar ulermena, lankidetza eta bakea garatzeko bitarteko garrantzitsuak direla azpimarratzea da. Maiatzaren 18an edo egun horren inguruan antolatzen dira duela 40 urte baino gehiagotik, eta egun bat, asteburu bat edo aste osoa iraun dezakete egun honit lotutako prestatu diren ekitaldiek eta jarduerek. Munduan zehar gero eta museo gehiagok hartzen dute parte ospakizun honetan: iaz 37.000 museok hartu zuten parte 158 herrialde eta lurraldetan.
Hezkuntza eta ikerketaren aldeko Museoak
Tolosaldearen kasuan, hiru Museoak batu dira egun honen inguruan zerbait berezia antolatzera. Hiru museo oso ezberdin, hiru museo aurtengo gaiarekin bat egiten dutenak beraien oinarri-oinarrian. “Hezkuntza eta ikerketaren aldeko Museoak”.
Topic Museoa
Topic museoa, txotxongiloen etxea dela esaten dugu beti. Baina ez da hori bakarrik, Nazioarte mailan erreferentziazko museoa izateaz gain, artxibo digitala oso zabala, sortzaileentzat egonaldiak, ikuskizunak eta tallerrak ere biltzen ditu. Txotxongiloaren inguruan ikerketa eta ezagutza sustatuz.
Mundu magikoaUrmara Museoa
Urmararen kasuan, bi artista sortzaileren Museoa da. Aire librean kokatutako museo honetan, bertan ematen da artista beraien sortze prozesua, baina baita sortzaileen sarea, sormenaren kabia eta tailer naiz bisitak ere. Ekologia, etnografia, natura, filosofia, poesia eta hezkuntza, elkar trukaketaren gune bat sortzen da bertan.
Basoko museoaLarraulgo ekomuseoa
Larraulgo ekomuseoak herritarrak emandako piezak biltzen ditu. Euskal landa eremua nola eraldatu den interpretatzeko gakoak eskainiz. Ondarea balorean jarri eta ikasketa bide bat sortzeko oinarriak jartzen ditu.
Ekomuseoa