
← Ikusi agenda osoa
Zazpibide Trail
Ibarra Tolosaldea | Kirol-ekitaldia
18
Mai
10:30
Aurten lehenengo aldiz antolatu du Ibarrako Bidetxur mendi elkarteak Zazpibide Trail mendi lasterketa, irteera eta helmuga Ibarrako plazan izango dituelarik.
Ibilbideak 17 kmko luzera izango du eta bidean Ibarra, Tolosa, Leaburu eta Belauntzako lurrak zapalduko ditu. Ibilbide gorabeheratsua izango du (675 m+), baina parte hartzaileek korrika dezente egiteko aukera izango dute aldapa ugari baina nahiko motzak baitira. Hori dela eta, mota guztietako korrikalarientzat oso ibilbide egokia osatu dugu.
Sari ekonomikoak izango dira lehen 3 gizonezko eta emakumenzkoentzat, baita sari bereziak lehen ibartar eta lehen 18 urte azpikoentzat.
Informazio osoa probaren araudian aurkituko duzue edo instagramen @zazpibidetrail helbidean.
Bidetxurrek parte hartzera gonbidatzen zaitu, Ibarra eta inguruko paraje ederrez gozatzeko aukera bikaina izango baituzu!!!
Web