“Txalaparta” – Kukai Dantza Taldea
Tolosa | Kultur ekitaldia
22
Azaroa
Txalaparta jotzen duten horiek emandako kolpeek sortzen dute haren soinua, baina jotzeari utzi eta gero, inor ere ez da gertatutako soinuaren jabe: ezin da heldu, haren izaerak desafio egiten dio finkotasunaren ideiari, lantzen duen horren arima eraldatzen duen askapen bihurtzen da kolpea. Nor bere gorputza sakonago entzun eta hautematen da: hegaldi bihurtzen. Ekintzaren potentziak ugaritu egiten dira, eta agerian uzten dute gu geu garen materia-nahaspila askotariko hori.
Tolosako Leidorean 20:00tan.
Web