
← Ikusi agenda osoa
Gazteentzako txotxongilo tailerra
Tolosa | Umeekin jarduerak
14
Apirila
-
16
Apirila
09:20
Topic – Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Museoak esperientzia ahaztezina eskainiko die etxeko artista gazteei Aste Santu honetan.
Apirilaren 14tik 16ra, goizeko 9:20tik 12:30era, txotxongilo ikastaroa eskainiko dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Ikastaroaren zehar haur literaturako liburu/ipuin bat landuko da, euren pertsonaiak eraikiko dituzte eta ikastaroa ipuinaren narrazio kolektibo batekin amaituko dute. Ikastaroak 45 €-ko kostua izango du eta hiru egunetan bertaratu beharko da.
Erreserbak 943650414 edo pedagogia@cittolosa.com helbidean.
Web