“OTS” Haatik Dantza  Konpainia
← Ikusi agenda osoa

“OTS” Haatik Dantza Konpainia

Tolosa | Kultur ekitaldia

28

Martxoa

20:00


“OTS” Haatik Dantza Konpainia

2025eko Martxoan aurkeztuko den dantza lan hau “Herri Gogoa”, euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

“OTS” dantza garaikideko lan soil bat baino gehiago da. Jone San Martin, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile Donostiarrak sortutako koreografiak, oroitzapenak asetzea, harritzea, gogora ekartzea eta, batez ere, mugimendu hark herri-kontzientzia bultzatzeko eta artea herriari hurbiltzeko izan zuen beharra transmititzea bait du helburutzat. Beste legatu baten gainean eraikitako ondarea…

Web