
← Ikusi agenda osoa
Kutsidazu bidea, Ixabel – Bisita Gidatua
- | -
5
Apirila
10:30
“Kutsidazu bidea, Ixabel” Joxean Sagastizabalek 1994an argitaratu zuen umore eleberri laburra, gerora, izen bereko antzerki, film eta musikalen oinarri izan da. Bere bizipenetatik abiatuta idatzitako eleberria da eta Hernialdeko baserri batean hartu zuen ostatu, euskara ikastera etorri zen donostiar gazte hark. Egunero, Hernialdetik Alkizako euskaltegira egiten zuen bidea da hain zuzen, seinaleztatu dena. Filmeko pasarte batzuk herri-bide honetan grabatu ziren gainera.
Luzera: Hernialdetik Alkizara 4,4 km Denbora estimazioa: 1 ordu 30 minutu. Doan.
Izena emateko 943697413 edo tour@tolosaldea.eus
Herri-bidean errepidea eraiki zenez, beste alternatiba bat seinaleztatu da Alkizara igotzeko. Eleberriko elementuei erreferentzia eginez, Lauhortza da ibilbidea identifikatzeko erabili den elementua. Familian egiteko ibilbide honek Hernialde eta Alkiza lotzen dituen herri-bide tradizionala jarraitzen du. Horretaz gain, Hernio-Gazume mazizoaren ikuspegi ederraz eta Mandabe errekaren ibarrean landutako baserri-paisaiaz gozatzeko parada ematen du.
“…bidea haran ttipi txukun batetik zihoan. Bake santu hura, zeru urdina, zelaiak, metak, baserria, brisara oraindik freskoa epeldu nahiz…Mendiko usainak”. “Kutsidazu bidea, Ixabel” Joxean Sagastizabal.
Ibilbidean zehar, 3 geldiune diseinatu dira eleberriaren hiztegi eta bestelako erreferentziak nabarmentzen dituztenak.
“Kutsidazu bidea, Ixabel” ezagutzeko egitaraua
Martxoak 22, larunbata. ALKIZA
10:30 “Kutsidazu bidea, Ixabel” bisita gidatua Alkizatik Hernialdera
19:00 “Kutsidazu bidea, Ixabel” antzezlana. Alkizako Elizan.
Martxoak 28, ostirala. ALKIZA
18:30 “Gure genealogia euskaltzaleak XVI.mendetik XX-era. Alkizatik Euskal Herrira” Hitzaldia bertsoz lagunduta. Haritz Azurmendi eta Oihana Iguaran.
Martxoak 29, larunbata. HERNIALDE-ALKIZA
10:30 “Kutsidazu bidea, Ixabel” bisita gidatua Hernialdetik Alkizara.
Apirilak 5, larunbata. ALKIZA-HERNIALDE
10:30 “Kutsidazu bidea, Ixabel” bisita gidatua Alkizatik Hernialdera.
Apirilak 12, larunbata. HERNIALDE-ALKIZA
10:30 “Kutsidazu bidea, Ixabel” bisita gidatua Hernialdetik Alkizara.
“Kutsidazu bidea, Ixabel” antzezlana. Hernialden.
Web