
← Ikusi agenda osoa
Ikaztegietako IX. Euskal Azoka
Ikaztegieta | Azoka berezia
5
Apirila
10:00
Apirilaren 5ean, larunbata, izango da 10:00etatik 14:00etara eta postu ezberdinek osatuko dute azokako eskaintza zabala: baserriko produktuak, edariak, janariak, artisau lanak, jantziak edota liburuak, besteak beste. Honez gain, musika, dantza eta tailer ezberdinak ere izango dira. Dena den, festa ez da goizean amaituko. Azokari bazkari batekin emango diote jarraipena eta egunari kantu-bazkari batekin:
- Bazkarirako tiketak
Bazkariko tiketak Ostatun eskuratzeko aukera izango da. 25€an egonen dira salgai eta eskuratzeko azken eguna martxoak 28 izango da. Txerrikirik gabeko menua eta glutenik gabekoa ere egongo dira.
- Bigarren eskuko postua
Aurtengo azokan bigarren eskuko postu bat egongo da. Truke moduan funtzionatuko du, hau da, zerbait hartu nahi izanez gero zerbait utzi beharko da. Ezingo dira gauzak utzi soilik, horretarako liburutegi ondoko txokora joatearekin nahikoa da.
Web