![Tolosako Inauteriak](https://www.tolosaldea.eus/wp-content/uploads/2022/11/ostegun-gizen-tolosako-inauteriak-300x300.jpg)
← Ikusi agenda osoa
Tolosako Inauteriak
Tolosa | Festa
27
Otsaila
-
4
Martxoa
Tolosako Inauteriak urteko jairik garrantzitsuena da tolosarrentzat eta baita bisitari askorentzat ere.
Plaza Zaharreko txupinazoak ematen die hasiera jaiei Ostegun Gizenean, txilabak, txarangak eta txistorra pintxoak nagusi diren egun honetan.
Ostiral Mehea eta Arpegi taldearen jaialdiaren ondoren, Zaldunita Bezpera dator, umeek danborrada edo erraldoi eta buruhandiak bezalako ekitaldiez gozatzen duten eguna.
Zaldunita Tolosako Inauterietako hiru egun indartsuenetako lehena da. Mozorroen lehen eguna izanik, goiz hasten da dianarekin, eta goizean karrozen desfilea egiten da herriko kaleetan zehar.
Astelenitako protagonistak aisialdiko taldeen karroza eta konpartsak dira. Asteartita, azken eguna izan arren, goiztiarrena da, bai alborada, bai pattarraren zezenarekin. Goizean zehar, igandean atera ziren konpartsak eta karrozak irteten dira berriro.
Inauterietan zezen-plazara sartzeko sarrerak otsailaren 18an jarriko dituzte salgai, 16:00etatik aurrera. Sarrera gehienak internet bidez salduko dira, Bibe.me atarian. Azken urteetan egin bezala, egun bakoitzeko sarrera batzuk zezen plazako leihatilan jarriko dira eskuragarri. Iazko balorazio eta inkestetan egindako eskariei erantzunez, sarrera kopuru handiagoa bideratuko da leihatilara –orain arte, eguneko sarreren % 5 bideratzen zen–. Leihatilaren ordutegia, baina, aldatu egingo da, eta eguerdira arte itxaron beharrean, 10:30ean zabalduko dute, sarrerak agortu arte.
Web