
← Ikusi agenda osoa
Aralarko Mendian Korri Udalekuak 2025
Tolosaldea | Kirol-ekitaldia Natura Umeekin jarduerak
7
Uztaila
-
11
Uztaila
Aralarko Parke Naturalean pasako ditugu bost egun Arritzaga bailara eta Mailoen arteko toki ederrean dagoen Buruntzuntzin aterpean gauak pasaz.
Txindoki, Ganbo, Mailoak… igo, Arritzagako “igerileku” naturaletan freskatu, Aralarko lur azpian dauden zuloak ezagutu, gauren bat izarpean egin…. abenturaz, naturaz eta lagun arteaz gozatzeko aukera izango dugu. Oinez, korrika edota jolasean ibiliko gara orain dela 40.000 urte glaziar bat egon zen paraje zoragarrian. Honekin batera, egunero tartetxo bat hartuko dugu gai desberdinak jorratzeko: mendizaletasuna, nola hasi mendian korrika, orientazioa, segurtasuna, Eskolak aurrera begira dituen proiektuak…
Kilian Jornet Fundazioari lotutako ekintza bat ere egingo dugu egun batean. Fundazioko kideak etorriko dira eta besteak beste Naila Jornet izango da gurekin.
Adina: 2009-2013 bitartekoentzat
Datak: Uztailaren 7tik 11ra (Astelehenetik ostiralera)
Prezioa: 250 euro
Prezioaren barnean sartzen dira partaideen ISTRIPU ASEGURUA eta ERANTZUN ZIBILEKO ASEGURUA
MENDI GIDARIA: Ibon Artola (Mendi Gidaria-Mendi Kirol Teknikaria eta Mendian Korri Eskolako arduraduna)
Izena emateko: https://acortar.link/h9DUET
Edozein zalantza edo galdera baduzu idatzi mendiankorrieskola@gmail helbidera