2024ko urtarrilaren 1ean ehun urte beteko dira Eduardo Chillida, XX. mendeko artista unibertsala, jaio zenetik.
Artista ospetsu honen mendeurrena ospatzeko ekitaldiak 2023an hasi dira, Eduardo Chillida – Pilar Belzunce fundazioak bultzatuta.
Ospakizun haueen harira eta urteurren berezi honetan, hemen aurkituko dituzu Chillidak Tolosaldean utzitako arrastoari buruzko zertzelada batzuk.
Lizardiren leihoa
Artista hau, bereziki Donostiako Haizearen Orrazia izenez ezaguna, Gipuzkoako bere eskulturarik enblematikoenetako bat Tolosaren bihotzean kokatzen dut, Santa Andre Maria elizaren ondoan, Lizardiren leihoa izeneko eskultura dago Tolosan. Xabier Lizardi olerkariaren omenezko eskultura da.
Xabier Lizardi Zarautzen jaio zen, eta Tolosan bizi eta hil zen. Gerra zibilaren aurreko euskal poesiaren adierazle nagusietako bat da.
Altzairuzko xaflako zuloek hutsunea artelanaren parte egiten dute, eta artelanaren bitartez ikusteko aukera ematen du, hortik haratago joateko.
Urmara Museoa
Chillida maisutzat hartzen duen Koldobika Jauregi alkizarrak, esaterako, jarraipena eman dio Chillidak eta Oteizak hasitako euskal eskultura-tradizioari.
Izan ere, Alkizako artistak Eduardo Chillidaren Zabalaga beka jaso zuen 1990ean eta horri esker Alemaniako Insel Hombroich Museoan sorkuntza egonaldi bat egin zuen. Esperientzia hori funtsezkoa izan zen bere garapen artistiko eta profesionalean.
Gaur egun, Koldobika Jauregiren estudioa dagoen leku berean dagoen Urmara Museoa bisita daiteke Alkizan. Elena Cajaraville artistarekin batera sortutako eta garatutako museo-espazio artistiko berezia, ingurune natural batean, Hernio mendiaren magalean.
Museo bat basoanTolosako eskulturak
Tolosako kaleak, Eduardo Chillidaren eskulturaz gain, euskal artisten eskulturez zipriztinduta daude, eta Tolosa bisitatzen duenari ibilbide atsegina eskaintzen diote kalean barrena, arteaz gozatuz.
Jorge Oteiza, Ricardo Ugarte, Nestor Bazterretxea, Tomás Hernández Mendizabal, Koldobika Jauregi eta José Ramón Andaren eskulturak aurkituko dituzu, besteak beste.
Tolosako eskulturak