Naturaz modu lasaian gozatzea beti eguraldi onarekin desiratzen den aukera bat da. Hainbat zerbitzu dituzten lekuak, gure inguruneaz gozatzeko beste modu bat eskaintzen dutenak.
Larraitz. Abaltzisketa
Zerbitzuak: mahaiak, aparkalekua, iturria eta komuna.
Informazio interesgarria: Parkean bertan Txindokiko itzala abentura basoa dago, tirolina eta zuhaitzetan oztopoak dituen parkea. Inguruan hainbat jatetxe eta Abaltzisketaraino dijoan ibilbide irisgarri bat ere badaude.
KokapenaZamao. Abaltzisketa
Zerbitzuak: aterpea, iturria, jokoak (parkea), mahaiak, komuna eta aparkalekua.
KokapenaSan Martin. Amezketa
Zerbitzuak: parrila, mahaiak, iturria, jokoak (parkea), aparkalekua eta komuna.
Informazio interesgarria: San Martin ermita.
Gillermo Olmo-ren “Atari” eskultura
Zuhaitza bere jatorrizko lekura itzultzea, izan ere Aralar baso zabal bat izan zen. Zuhaitzen hilerri moduko bat sortuz, etorkizuneko belaunaldiek gogora dezaten Aralar eskualdea hornitzeko iturri nola izan den, egur, mineral, gazta…
Inguruko baserrietako 60 zutabek osatzen dute obra, Aralar eta bertan bizi eta lan egin duten guztiei omenaldi bat izan nahi duen obra: haizeari, artzaiari, Mariri, suari, haritzari, urari…
KokapenaAndazarrate. Asteasu
Zerbitzuak: aterpea, mahaiak, iturria, jokoak (parkea), aparkalekua eta komuna.
Informazio interesgarria: Iturriotzetik oso gertu, Hernioko igoerarik ezagunenetako bat.
KokapenaUrto. Berastegi
Zerbitzuak: mahaiak (14), aparkalekua(15 kotxe), parkea, komuna (Aste Santutik aurrea irekia), parrilak (4), zakarrontzia eta iturria.
Informazio interesgarria: Ibai bat dago.
KokapenaEgialde. Ibarra
Zerbitzuak: parrila, mahaiak, iturria eta zakarrontzia.
Informazio interesgarria: Ibarrako piparraren ibilbide tematikoaren barruan dago.
KokapenaAñi. Lizartza
Zerbitzuak: aparkalekua (6), mahaiak (4), eserlekua, zakarrontzia eta iturria.
KokapenaSan Juan iturri. Baliarrain
Zerbitzuak: parrila, parkea, tirolina, mahaiak, eserlekuak, aparkalekua eta iturria.
Informazio interesgarria: Informazio panelak eta Aralarko Parke Naturalaren ikuspegi ikusgarria, Txindoki aurrean duela. Garbitoki zahar bat ere badago.
.
Kokapena