← Berri guztiak ikusi
Alkiza | Blog · Gastronomia
Alkizako Ostatua, betiko zaporeak
Gehiago irakurri
Herriko bizitzaren erdigunea da Alkizako Herri Ostatua.
Kalitatezkoetabertakoproduktualehenetsiz,teknikaberritzaileakerabilizprestatzendituzteeskaintzendituztenplaterak.
Betiko zaporeak lantzen dituzte, sasoiekin batera aldatzen diren karta eta menuan jasotzen dituztenak.
Betikozaporeak
Tximiniadun jangela goxoan, lehengo zaporeak dastatzeko aukera eskaintzen diote bisitariari. Zapore ezagunak baliatzen dituzte, eta ondo zainduta, mahai gainera ekartzen dituzte.
Hasteko, adibidez, patata pure fineko oinarri gainean jartzen dituzte onddo salteatuak, sasoia denean inguruko mendietan jasotakoak. Tenperatura baxuan egindako arrautza gehitzen diote, eta birrindutako foie puska bat ere bai, azken unean.
Osagai klasikoei buelta bat ematea da helburua. Eta filosofia horri jarraiki egiten dute, adibidez, txerri saiheskia. Tenpera baxuan egosten dute, eta gero, ziapea eta soja saltsa gehitzen dizkiote.
BisitatuAlkizakoOstatua
Ondo zaindutako errezeten bidez eta zertzelada berriekin, betiko sukaldaritzaz gozatzeko tokia sortu dute.
Telefonoa 943 69 18 36
San Martin plaza z/g
20494 Alkiza, Gipuzkoa