Mendi ibilbideak gustu eta maila guztietarako
Tolosaldekomendiibilbideak
Tolosaldeanmendianibiltzekogida
Tolosaldea ezagutzeko modurik onenetako bat mendi-ibilbideak egitea da. Hemen azaltzen diren mendi-ibilbide guztiak homologatutakoak dira, behar bezala seinaleztatuak eta zailtasun-maila desberdinetakoak.

SL:tokikobidezidorrak
10 kilometro baino gutxiagoko ibilbideak dira, zailtasun txikikoak edo zailtasun ertain-txikikoak. Ibilbide horiek Tolosaldeko landa-paisaia ezagutzeko eta eskualdeko zenbait udalerriren inguruko ondare historikoaren zati bat ezagutzeko aukera ematen dute.
Ibilbideak ikusiPR:ibilbidetxikiak
Distantzia ertaineko ibilbideak, zailtasun eta desnibel handixeagokoak. Horietako batzuk Tolosaldeko gailur ezagunenak inguratzen dituzte, hala nola Txindoki, Aralar, Malloa, Uzturre, Otsabio edo Belkoain.
Ibilbideak ikusiGR:ibilbidehandiak
Distantzia luzeko lau ibilbide daude, etapaka banatuta, eta tarte batzuk Tolosaldetik igarotzen dira. Zehazkiago, Aralar mendilerrotik, Hernio mendigunetik edo Uzturre-Belabieta mendikatetik.
Ibilbideak ikusiIbilbidetematikoak
Udalerrietako ibilbide txikiak dira, iraupen eta zailtasun gutxikoak, gai jakin batzuen ingurukoak, Tolosaldeko aberastasun historikoan, naturalean, ondarean, kulturalean eta gastronomikoan sakontzeko balio dutenak. Literaturatik eta bertsolaritzatik, gertakari historikoetara edo Ibarrako piperraren garrantzira.
Ibilbideak ikusi