San Bartolome eliza Amezketan
Argizaiolak, ez ahazteko
Amezketako San Bartolome elizak, XVI. mendean eraikiak, bere hormen artean belaunaldiz belaunaldi transmititutako tradizio bat gordetzen du, gaur egun oraindik ere mantentzen dena: «Argizaiolak piztea». Kanpoan, sarrera ederra eta elizpea nabarmentzen dira.
Zer da argizaiola bat?
Amezketa “argizaiolen” tradizioari eusten dion azken herrietako bat da, forma apaingarriekin zizelkatutako egurrezko oholak dira, non kandela luze bat kiribiltzen den, hildakoen oroimenez elizaren zoruaren azpian dauden hilobien gainean jarri eta pizten dira, familia bakoitzak bere, bere etxeko sua etxeko hildakoari gerturatuz.
Oso zabaldutako tradizioa
Argizaiolen tradizioa oso zabalduta zegoen Euskal Herri osoko elizetan. XVI. mendean hasi ziren erabiltzen, XX. mendearen bigarren erdira arte erabili ziren gehienetan. Orain gutxi batzuk baino ez dute irauten, eta Amezketa da aipagarrienetako bat.
Hilobiak elizako lurzoruan
Familia bakoitzak bere hilobiak zituen elizaren barruan, eta bertan lurperatzen zituzten senideak. Amezketan 160 baino gehiago daude, erdiko korridorearen bi aldeetan lerrokatuta, eta haritz edo gaztainondozko estalki handi batez estalita daude. Izan ere, ireki egin daitezke, eta hezurrak ere ikus daitezke. Hilerriak XVIII. mendetik aurrera atera ziren elizen barrutik, Karlos III.aren lege baten ondoren.
Familia bat, auli bat, argizaiola bat
Hilobien gainean, familia bakoitzeko aulki edo belaunaulki bat jartzen zen, argizaiolez gain. Igandeetako eta beste data seinalatu batzuetako mezetan pizten ziren argizaiolak.
Loturaren sinbolo bat
Argizaiola baserriaren eta hilobiaren arteko lotura sinbolikoa irudikatzen duen elementua da, lurperatutako pertsonarengara etxeko argia eta beroa eraman nahi dituena.
Emakumeen zeregina
Gehienetan, emakumeak arduratzen ziren belaunaulki eta argizaiolen zaintza eta baita azken hau pizteaz ere. Baita hildakoen zaintza ere.
Santu guztien eguna
Garai bateko bizimodura bidaiatu nahi baduzu egun batez eta argizaiolak pizteko ohitura hori zuzenean bizi nahi baduzu, egun hori azaroaren lehena da. Santu Guztien Eguna bereziena da, elizako argizaiola guztiak pizten baitira zeremonia berezi batean. Hori bai, errespetuz eta ixiltasunean parte hartu beharreko meza da.