Tolosako Azoka
Ia 8 mendeko historia
Euskadiko azokarik garrantzitsuenetako bat da Tolosakoa
Tolosako azoka larunbatero ospatzen da duela zazpi mende baino gehiagotik. Izan ere, Tolosa Nafarroako, Gaztelako eta Frantziako bideen arteko bidegurutzea zen, eta merkataritza-gune garrantzitsu bihurtu zen. 1256az geroztik, eragin sozial eta kultural handia du merkatuak Tolosan. Merkatu egunak egun biziak dira bertan, erosketak, paseotxoa, poteoa.
![Tolosako Azoka](https://www.tolosaldea.eus/wp-content/uploads/2021/12/Tinglado-Mercado-Tolosa.jpg)