“Fikziohesia” – Kalte Kolektiboa
Tolosa | Kultur ekitaldia
27
Abendua
“Fikziohesia” – Kalte Kolektiboa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programarako hautatutako arte-eszenikoen taldearen ekitaldia da. Sei gaztek osatzen duten antzerki konpainia da: Omar Somai Lasa, Gaizka Sarasua Sorondo, Iholdi Beristain Martínez, Ander Lacalle Pérez, Eider Villalba Arrieta eta Oihan Carramiñana Zaldua. Taldearen garrantzia eta horizontaltasuna erdigunera ekartzen ditu antzezlanak.
Talde baten kohesioa lortzea batzuetan ez da erraza, baina beharrezkoa da. Ideiarik gabeko sei aktore horiei zurezko plataforma batek irekiko die kohesioa lortzeko bidea. Plataforma honetan triziklo batekin eta aizkora batekin topo egingo dute, saskibaloi partida zoragarri bat jokatuko dute eta mikrofono pare bati esker casting batean parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, eraztun ahaltsu baten menpe egongo dira eta ihes egin beharko diote nahi duten begi handiari. Plataforma honen magiari eta bertan aurkituko dituzten fikzioei esker, lortuko al du talde honek kohesioa? Agian fikzioa eta kohesioa da, Fikziohesioa! Ametsetan egongo naiz, baina istorio hauek familiarrak direla uste dut… Lagunduko didazu asmatzen?
Topic: 20:00etan