Udazkeneko plana da hau. Babarrun jan bat familian edo lagunekin, mahaiaren inguruan ospatuz, konpainia onean eta eltze bete babarruna erdian jarrita.
Urte guztian zehar babarrunak eskaintzen dituzten jatetxeak
HIKA by Roberto Ruiz, Amasa-Villabona
Sarrera: Ibarrako piperren gilda, Kantauriko antxoa eta oliba handiak.
Lukainka, gazitutako papar-xaflak, Tolosako babarrunak (Tolosako babarrunaren elkartekoak), Ibarrako piperrak, Amasako aza, Beasaingo odolkia eta txerri-saiheskia.
Hika txakolina, ura, baserriko ogi-torrija eta kafea.
33 €
BIDE BIDE, Tolosa
Tolosako babarrunak, aza, txorizoa, odolkia, txerri-saiheskia, hirugiharra eta Ibarrako piparrak.
18€
BOTARRI. Tolosa
Tolosako babarruna platera eguneko menuan eskaintzen dute (ia egunero). 21.50 €
Babarrunjana enkarguz urte guztian zehar. Tolosako babarruna, odolkia, txorizoa, saiheskia, aza eta Ibarrako piperra.
Postrea eta edaria.
30 €
FRONTON. Tolosa
Egunero 23.50€-ko menuan eskaintzen da Tolosako babarruna platera.
Kartan ere egunero aurkituko duzue Tolosako babarruna sakramentuekin 14.50 €-tan.
Jatetxea ikusiITURRI ONDO, Asteasu
Tolosako babarrun platera egunero eskaintzen da urte osoan zehar.
Babarrun jan enkarguz: Tolosako babarrunak, txerri-saiheskia, txorizoa, odolkia, aza eta Ibarrako piperrak.
Postrea eta edaria.
23.6 €
Jatetxea ikusiOREXAKO OSTATUA. Orexa
Eguneroko 18 €-ko menuan Tolosako babarrunak eskaintzen dira.
Babarrunjana: Beasaingo Olanoren mondeju pintxoa, Orexako babarrun eta aza, Ibarrako piperrak, Miren harategiko txorizoa, Beasaingo Olanoren odolkia eta Basatxerri txerri saiheskia.
Etxeko postrea, Lizartzako Insalus ura, Euskal Sagardoa edo Castillo mojardín, Oiongo Zuazo Gaston upategia.
30 €
* Postrerako gomendioa, Orexako gazta urdinarekin egindako gazta-tarta.
Babarrunak sasoian
BERTAKOTEKA, Tolosa
Tolosako Babarruna menua denboraldian:
Kroketa
Tolosako babarrunak, euren sakramentuekin: odolkia, txorizoa, saihets-hezurra, paparra, aza eta piparrak.
Ogia, urteko ardoa, postrea eta kafea.
32 €pertsonako
Menu beganoa dute.
Jatetxea ikusiALONDEGIA, Tolosa
Tolosako babarrunen menua denboraldian.
Tolosako babarruna bere sakramentuekin: txerri saiheskiarekin, azarekin, txorizoarekin, odolkiarekin eta Ibarrako piperrekin. Postrea eta edaria. 23,50 €
Jatetxea ikusiORBELA, Tolosa
Tolosako babarrunak, Ibarrako piperrak, aza, odolkia eta txerri-saiheskia.
Postrea eta edaria.
26 €
Jatetxea ikusiIRIARTE, Berrobi
Babarrunjana enkarguz.
Tolosako babarruna (Irañeta baserrikoa, Ibarrakoa), aza, txorizoa, Olanoren Beasaingo odolkia, etxeko txerri saiheskia eta Ibarrako piperrak.
30.8 €
Jatetxea ikusiLARRAITZ GAIN, Abaltzisketa
Babarrunjana enkarguz.
Tolosako babarrunak, Ibarrako piperra, odolkia, saiheskia, txorizoa eta aza. Postrea, edaria eta kafea.
26 €
Jatetxea ikusiALTZOKO OSTATUA, Altzo
Babarrunjana enkarguz.
Tolosako babarruna, aza, urdaia, saihets-hezurra, txorizoa, odolkia eta Ibarrako piperrak.
22 €
Jatetxea ikusiBabarrunari buruz gehiago jakin nahi duzu?
Ezaugarriak, laborantza, babarrun jana…
Tolosako babarruna