Eusko Label kalitate-zigilua duen produktua da Ibarrako piparra. Era askotara eros daiteke:
Tolosako Azokan, uztailetik urrira bitarte topatu ahal izaten dira, freskoan. Ozpinetan ere saltzen dira, poteetan, babarrunekin batera jateko edo gildak egiteko, besteak beste.
Eta, azken urteotan, sortu dira piparretik eratorritako beste zenbat produktu eraldatu ere: Arane piperrautsa, pipardun txokolate beltza (Rafa Gorrotxategi), piper mousse-a, Ibarrako piparren txistorra berdea (Barriola Harategian) eta urdaitegiko produktuak…
Non eros dezaket?
Euskal Herria kalea, 13, 20400 IbarraBarriola Harategia
Euskal Herria kalea, 30, 20400 IbarraTxumitxa Taberna
Errebote Plaza, 1, 20490 OrexaOrexako Ostatua
Zerkausia Kalea, 9A, 20400 TolosaTolosako AzokanUztailetik urrira, larunbatetan