Plazaola, bide berde bat antzinako trenbide batetik

Plazaola bide berdea

Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen bide bat

Plazaolako bide berdeak Iruñea eta Donostia lotzen zituen trenbide zaharraren bidea jarraitzen du, Leitzaran ibaiaren ibarrean zehar. Bere 68 kilometroetatik 22 Gipuzkoako zatiari dagozkio, Berastegitik Andoainera. Turismo aktiborako leku ezin hobea da.

Tolosako Azoka

Plazaolako trena

Plazaola, 1905 eta 1953. urteen artean Nafarroa eta Gipuzkoako haran estuak zeharkatu meatzaritza eta bidaiari-trena izan zen. 66 tunel, 32 zubi eta 15 geltoki zeharkatzen zituen.

Leitzarango biotopoa

Leitzaran haraneko biotopo babestua, izen bereko ibaiak eta bere inguruak osatzen dute, espazio berezia da bere uren kalitateagatik, flora eta faunaren aberastasunagatik, eta ezkutatzen duen ondare industrial eta kultural handiagatik.

Gehiago Leitzarango biotopoari buruz
Leitzaran plazaola
Leitzaran plazaola



Zikloturistentzako helmuga aproposa

Paisaia eder hau ezagutzeko modurik onena bide berdea oinez edo bizikletaz egitea da. Adin eta maila guztietako pertsonentzat da egokia. Bidean atsedenleku batzuk daude, baita egun beroetan bainu bat hartzeko lekuak ere.

Mapa jaitsi



Nola iritsi

Gipuzkoako bi sarrera nagusiak hauek dira: Andoain, Otieta parketik, non bizikletak alokatzeko gune bat ere badagoen, eta Berastegi, Urtoko atesedenlekutik. Andoaineraino trenez irits daiteke.

Leitzaran Bisitarien Etxea
Leitzaran
Leitzaran bisitarien etxea



Ibilbideko interesguneak

Bidean, paisaia natural eta kultural berezia aurkituko dugu: meategi zaharren aztarnak, labeak, burdinolak, zubiak, akueduktuak, tunelak.

Tunelak

Plazaolako Bide Berdearen bereizgarri nagusietako bat mendiak zeharkatzeko eraiki ziren tunel ugari dira: 53 tunel ibilbide osoan. Bide berdea bertatik igarotzen da. Argiztatuta egon arren, lanpara edo linternaren bat eramatea komeni da.




Plazaola
Plazaola



Bizkotx meategi zaharrak

Leitzaranen meategi batzuen aztarnak daude, batez ere eskuinaldean. Berastegiko lurretan dauden eta gure industria-ondarearen parte diren labe izugarrietakoak ere bai, Bizkotx adibidez. Meatze horiek izan ziren trenbidearen jatorria, mineralak garraiatzeko beharragatik sortu baitzen.




Bizkotx meategia Plazaola
Bizkotx meategia Plazaola



Mustar zubia

Bide berdeak hainbat zubi eta akueduktu gainditzen ditu, horietako batzuk balio historiko berezikoak. Horren adibide da Mustar zubia, 1755ean eraikia, aurreko egurrezko zubia ordezkatuz. 15 metroko luzera eta 3 metroko zabalera du.




Plazaola Mustar zubia
Plazaola Mustar zubia



Ameraun ubidea eta zubia

1904an eraikia eta Mustarretik gertu kokatua, ubideak ibaiaren urak Mustarretik Ameraungo zentralera zeraman ubide zaharrera eramaten zituen. 70 metro luze eta 24 metro garai da. Handik gertu Ameraun zubia dago, burdinola eta Berastegi lotzen zituena, Gorosmendiko lepoan zehar. Han agertu ziren 1990ean bide horretako oinarrien aztarnak.




Ameraun
Ameraun



Bide berdearen interesgune gehiago

Ibilbide osoak beste altxor batzuk gordetzen ditu Tolosaldetik kanpo: Andoaingo Azkoalte edo Nafarroako Gulina zubibideetatik, Ixkier ur-jauziraino edo Leitza, Lekunberri edo Latasako tren geltoki zaharretaraino.

Gehiago ikusi



Plazaola
Plazaola



Baliteke ere
gustatzea...